XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Sartu ginen barnera, sotoan kukutu Kronenbourg pakak ateratu eta gure balentrien ospatzeko, inpresioneak elgarri kondatu genizkion.

Gaua aitzinatu arau xehetasun berriak heldu zitzaizkigun gogora, errealitatea amets edo leienda bihurtuz.

Ni goxatzen nintzen Piñoletek bere azken liburua ez zuela alemanez irakurria pentsatuz.

M6 eko filma erotiko on bat behatu genuen, rugbylari gazte batzuen komentario finak eginez eta hirugarren aldikotz entonatzen genuen La femme du bédouin atean jo zutelarik.

Bi jendarma ziren eta gibelean dudarik gabe, hauen xeka izan zena, sagardoi gaineko auzoa.

Jendarma xefak segitzeko galde egin zidan eta egin nuen, oholezko garajaraino.

Antzerkilarigaiak maitatuko zuen memento hartan bere buruak sortzen zuen irudi teatralaren ikustea.

Segur ez zuela ikuslerik indiferente utziko.

Errotek gorputza lohian sartua zuten, gizonak eskapatzean ohartu gabe patinatu zukeen haren tripan, zaria eta larrua urratuak zituen eta hertzeak aho harritutik ateratzen zizkion buru sahetseko aizkora ukaldia estaliz.

Krimenaren arma han zen, neskaren kopetan punpatu eta, bi metroetan, soropiloan eroria.

Nehork hunki gabe jendarmek hesol gorriz inguratua. Inkesta hasia zen.

Autoan sartzeko esku eskas izanki airean aurtiki zukeen Piñoletek.